Lanabes bezela erabiltzen dugu antropometria teknika. Pisua, altuera, gorputz perimetroak, hezur diametroak eta luzeerak, eta azal tolesdurak neurtuz, non, proportzionaltasuna, somatotipoa eta gorputz osaera emango digun. Gorputz osaera gorputz masaren osagai printzipalen kuantifikazioa da, horrela, nutrizioak, sexuak eta adinak bere banaketan eta zehaztasunean eragiten dioten faktoreak dira. Aldiz, errendiemendu aldetik ikusita, pisuaren osagai garrantzirsuena koipe eta gihar masa dira. Somatotipoa, fisiko osoaren deskriptore bat da, osagai eta forma moduan, non, sexua, adina eta tamainetik bereizten den. Gorpuzkera zehazten duten zifrak hiru dira eta beti jarraian datoz orden berdinean hiru osagaiak kuantifikatuz: endomorfikoa, mesomorfikoa eta ektomorfikoa. Lehenengo osagaia edo endomorfikoak gizentasun erlatiboa adierazten du; bigarren osagai edo mesomorfikoak gihar eskeletiko garapena adierazten du eta hirugarrena edo ektomorfikoak gorpuzkeraren linealtasun erlatiboa adierazten du.