Erregularki eta aldizkakotasun jakin batekin zure kondizio fisikoa baloratuz eta entrenamentu kargak aldizkatuz, planifikatuz eta programatuz zure kirol marka betetzea da gure helburua. Honek, oinarrizko diren 3 alderdi ulertzen ditu, errendimendu nozioa, hitzaren zentzu orokorrenean, ariketen espezifidadea eta planifikazioaren nozioa.
Helburuak:
1.Entrenamendu programa optimizatu.
2.Lehiaketa eta entrenamendu aldien arteko errekuperazioa hobetu.
3.Gorputz pisu egokia lortu eta mantendu.
4.Gaitz edota lesio arriskuak gutxitu.
5.Konfidantza osoa eskaini prestaketa egoeran lehiaketari aurre egiteko.

"Entrenamendua lan jarraiaren prozesu bat da. Bakoitzaren kirol errendimendu maximora heltzeko kirolariaren gaitasun fisiko zein psikikoen garapen ezin hobea bilatzen duen prozesu bat. Morfofuntzional, psikiko, tekniko, taktiko moldaketa planifikatu eta sistematikoen prozesu bat da, geroz eta karga funtzional handiagoak diren bitartez lortutakoa, disciplina jakin batean edota bakarko kirol batean ahalik eta errendimendu handiena lortzeko asmoz"