Elikadura orokorrean, osasun hezkuntzarako oinarrizko gai bezela kontutan edukitzen da, gaitz batzuen prebentzioan eta garapen fisiko eta psikologikoan duen garrantziagatik. Bere helburua hau da:
1.Metabolismoaren erregulaziorako beharrezkoak diren substantziak eman.
2.Estrukturak eragiteko materialak eman.
3.Gorputz funtzioetarako behar den energia eman.

Bizitza garatu eta mantentzeko, jaso, transformatu eta erabiltzen diren substantzien prozesu multzo bat da nutrizioa. Elikatzea elikagaiak hartzea da, nahiz eta gizakian beste ikuspuntu sozial eta kulturala eduki. Dietetika persona bakoitzari dieta egokiena ezartzen saiatzen da bere behar fisiologiko, psikologiko, jarduera mota edo gaixotasuna kontutan hartuz. Elikadura ohiturekin eta jarduera fisikoarekin batera, eguneroko ohiturak aztertuko ditugu, horrela, elikadura ereduak ezarri ahal izateko:
1. Dieta egokia ezartzeko.
2. Glukosa, kolesterola edota burnia bezalako substantziak zehazteko.
3. Gorputz pisua igo edo jeisteko.
4. Eguneroko jarduerak egiteko energia berreskuratzeko.
5. Egiten den kirola eta jarduera fisikoari elikadura doitzeko.