Txirrindulari-txirrindularen balorazio biomekanikoa 2 ataletan zatitzen da: zinematiko eta zinetiko aldagaiak, non lehenengoak mugimeduari buruz egiten duen aipamena, eta bigarrenak berriz pedalean eragiten dituzten indarrei egiten dien aipamena. Horrela, txirrindulariaren kirol errendimendua, honek txirrindula gainean duen jarrera, egoera fisikoa eta txirrindularen ezaugarriei lotuta dago. Horregatik, 2 parametro aldatuz, pedalei eragiteko modua hobetzea litzateke helburua, hala nola: txirrindularen neurriak eta pedaletan eragiten duten indarrak, non hauek pedalei eragiteko eredu motorra birmoldatuko duten zuzenean bizikleta gainean onura ekarriz eta era berean pedal teknika hobetuz.