Gure zentruan eta banakako saioen bitartez, Sasoituzek zure egoera fisikoa hobetzeko materiala eta ezagutza jartzen ditu zure zerbitzura. Zure beharren arabera berariazko entrenamentu pertsonal programa bat abian jarriko dugu zure egoera fisikoa, disponibilitatea, helburua eta ohiturak (adib., dietetikoa, jarduera fisiko praktika, atsedena eta hidratazioa) kontutan edukiz.
Bestalde, zure alde sendoak aztertuko ditugu, indartu beharrekoak, baita alde ahulak ere, moldatu beharko direnak. Beraz, guztioi irekitzen den zerbitzu bat da.
Zerbitzu berri honetan aukera dezakezu, adibidez, egoera fisikoa hobetu, odol parametro jakin batzuen normalizazioa ariketa fisikoa medio, kirol errendimendua areagotu alde espezifikoei arreta jarriz (pedalei eragiteko, korrika egiteko edota indar ariketen teknika), koipe eta gihar % eraldaketa, kirol eta jarduera fisiko praktikak moldatu hauek modu zuzen eta egokian egiteko ohiturak atxikitu eta bultzatzeko.