Prestakuntza fisikoa
preparación física

Entrenamenduaren prozedura mailakatua eta antolatua da prestakuntza fisikoa, non, helburua kirolariaren gaitasun fisikoen erabilpena eta garapena den. Kirol entrenamendu maila desberdinetan egon behar du prestakuntza fisikoak eta praktikatzen den jardueraren alderdi tekniko-taktiko garrantzitsuenen zerbitzura. Aldez aurretik planteatutako helburuak lortzeko entrenamentu kargen programazioaren (adaptazioa eragin dezaten) bitartez egiten da, persona bakoitzaren kondizio fisiko maila bai kirol praktika ohiturak kontutan edukiz.

Arguval argitaletxeak (2000), bere Kirol Gaien Hiztegian dioen bezela kirol entrenamenduaren osagai garrantzitsuenetako bat bezela kontuan hartzen da; motrizitate gaitasunen garapen eta hobekuntzan zentratzenda, hala nola: indarra, malgutasuna, erresistentzia, abiadura, bizkortasuna, koordinazioa.

Pradetek berriz (1999), jarraipena ematen dion kontzeptua sartzen du: entrenamenduaren prozesu konstantea eta etengabeko jarduera, kirolariaren gaitasun fisikoen garapenean eta mantenuan zentratua. Platonov (1998), “prestakuntza fisikoak duen garrantzia zehazten du gaitasun fisikoen garapenean zentratuz eta motrizatate gaitasunak zuzen garatzeko dela prestakuntza fisikoaren helburua.