Egoera fisikoaren balorazioa
Valoración de la condición física

Oinarrizko gaitasun fisiko desberdinak baloratu eta neurtzeko helburuarekin egiten diren probak dira. Gaitasun hauen balorazioek eta neurketek, proba egiten duen pertsonaren uneko egoerari buruzko informazioa ematen digute.

Datu hau garrantzitsua izaten da ariketa fisiko edota entrenamentua programatzeko, honek entrenamentu kargak nola planifikatu eta programatu behar ditugun esaten bait digu, jakina, erronkaren helburua eta daukagun epea kontutan edukita noski.

Era berean, emaitzen arteko alderaketa desberdinak egiteko aukera ematen du, ondorioz, martxan dugun planteamendua egokia den hala birmoldaketa edota zuzenketaren bat behar duen jakinaraziko digu. Bakoitzaren egoera fisikoa ezagutzen lagunduko digu, gure limitazio eta aukerekin, planifikazio egoki bat planteatzea eta era berean balorazio desberdinak egiteko aukera denboraldiaren une eta entrenamentu ziklo desberdinetan.